Mahai biribila

Erabiltzailearen aurpegia Estepan Plazaola 2025ko api. 8a, 00:00

1999ko ekaina zen.

Bergarako Kultura Etxeko bigarren solairuko mahai biribil baten jiran hasi ginen elkartzen ostiral arratsaldeetan ARKOko (Arrasate Komunikabideak) eta Jarduneko 6-8 ordezkari. Asmoa, Debagoienerako –artean, Deba Garaia gehiago erabiltzen zen– komunikazio egitasmo sendo bat sortzea. Tarte motzean iritsi ginen adostasun zabalera eta irailerako prest genuen Goiena izango zenaren oinarrizko dokumentua.

Hurrengo hilabeteak egitasmoa gainontzeko elkarteekin, udalekin, herrietan abian ziren hedabideetako langileekin... lantzen eta adosten eman genituen. Zalantzak eta kezkak gainditzen, ametsei eta ilusioei forma ematen.

2000ko martxoaren 31n egin zen egitasmoaren eratze-ekitaldia. 25 urte pasa dira.

Zirkuluak, besteak beste, sormena, batasuna, kohesioa, irekidura... adierazten omen ditu. Euskalgintzako nire jardunaren barruan maitasun bereziz gogoratzen ditut beti mahai biribil haren jiran egindako sortze-saioak. Zorionak, Goiena, eta zorionak sorrerako nahiz ondorengo goienakide guztioi!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak