Aldaketak

Erabiltzailearen aurpegia Estepan Plazaola 2023ko eka. 4a, 00:00

Aldatu dira gauzak gure bailaran trantsizioko lehenengo udal hauteskundeetatik hona.

Aldatu da alderdi hegemonikoa. 1979an, EAJ izan zen alderdi bozkatuena herri guztietan, batean izan ezik. 2003an, EAJ-EA koalizioak lortu zuen gauza bera, botoen erdia baino gehiago jasota. Aurten, EH Bilduk lortu du hori.

Baina beste gauza batzuk ere aldatu dira. 79an, hautatutako zinegotzien %5 izan ziren emakumeak. 2003an, %19. Aurten, %49. Euskaraz dakitenen proportzioa ere aldatu da: orain 40 urte, hainbat ziren euskaraz ez zekitenak. Gaur egun, ez dakit inor izango den, behintzat, ulertzeko gai ez denik.

Eta aldatu dira hautagaitzak ere. 1983an, independentez osatutako zortzi hautagaitza izan ziren Debagoienean. Bailarako herri guztietan, Aretxabaletan izan ezik. Aurten, bakarra: Eugenio Otsoaren Gatzagakoa.

Udal politikan herritarrak inplikatzeko dauden zailtasunen beste adierazle bat baino ez da. Horregatik, nire omenaldi xumea Eugeniori eta nire aitortza eginkizun horretan jardun duten eta jardungo duten guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak