'Trimotor egualdixa'

Erabiltzailearen aurpegia Estepan Plazaola 2022ko ira. 11a, 00:00

Egualdi ona, behera praka eta gora gona! esaera jaso zuen Jone Larrañagak Antzuolako hizkera liburuan. 

Eta esanahian giro onaren bentajak azaltzen dira informantearen ahotan: "Giro ona gauza guztietarako eta denen onerako da: irteteko gogo handiagoa izaten da, pertsona alaiago egoten da… jantzi gutxi behar denez, lan gutxiago egin behar...".

Eibarko Hiztegi Etnografikoa-n, berriz, eguraldi onaren beste alderdi bat azaltzen da. Gerra denboran eguraldi eguzkitsuari Trimotor egualdixa deitzen hasi zitzaion, halakoetan abioi trimotorrak agertzen ei zirelako Eibar eta ingurua bonbardatzera.

Jende gehienak, bereziki nekazaritza munduarekin loturarik ez duenak, egun eguzkitsu eta prezipitaziorik gabea jotzen du eguraldi ontzat. Gutxitan entzuten da balorazio positiborik euri-zaparrada baten aurrean.

Baserri munduan bestela da. "Kanpue bentajan dau" esan ohi da, askotan, euria gozatsu, zarra-zarra, grazia ederrien egiten duenean. Eta uda honetan, batez ere, eurekin gogoratu naiz behin baino gehiagotan, Trimotor egualdixa gose egualdi bihurtu zaielako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak