Euskal artzain txakurra

Erabiltzailearen aurpegia Estepan Plazaola 2021ko ira. 26a, 00:00

Euskal legebiltzarkide batek zabaldu berri du sare sozial batean Euskal Diasporaren Artxiboan aurkitutako dokumentua. Agiriaren arabera, Ameriketako Estatu Batuetako artzain euskaldunek desgrabatu egiten omen zuten errenta aitorpenean euskal artzain txakurra edukitzearren. Ez dakigu han zehazki ze arrazoigatik egiten zuten hori, baina garbi erakusten du gure txakurra baloratua zela.

Gertuago eta oraintsuago, adibidez, Kordobako Unibertsitateko irakasle talde batek ere proposatzen du neurri hori hartzea, Conservación del perro de agua español en los espacios naturales protegidos de Andalucía ikerlanean. Txakurra ezinbesteko elementua izan da eta da gaur egun ere ganaduzaintza estentsiborako. Eta hemen bertako txakur arrazak bultzatzea izan beharko luke helburu, erakutsi dutelako lanerako oso txakur egokiak direla, eta kanpoko beste arraza batzuen etorrerarekin, baztertzeko eta galtzeko arriskuan daudelako.

Ea laster AEBetako neurria ez dugun bitxikeriatzat hartzen eta gaia ez den artxibo historikoetako kontu hutsa izaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak