"Urdirozko Udalekuan ibilitakoen topaketa"

Erabiltzailearen aurpegia Estepan Plazaola 2012ko eka. 23a, 02:00

Urdirozko Udalekua 1982tik 2006ra izan zen martxan eta 2006an itxi zen.

Hori dela eta, azkeneko urteetan udalekuan jardun zuen taldeak komenigarritzat jo du udalekuaren historia eta bertan ibilitakoen bizipenak liburutxo batean eta DVD batean jasotzea.

Hori dela eta, Urdirotzen begirale, sukaldari, laguntzaile... ibilitako jendea bildu nahi genuke datorren uztailaren 7an.

Lanaren barruan ahalik eta jende gehienaren ekarpenak jaso nahi genituzke eta helburu horrekin hiru bat tokitan (Bergaran, Hernanin eta Zarautzen) eskualdeko urdiroztarren topaketak egitea pentsatu dugu. Lehenengoa Bergaran egingo dugu eta bertan elkartu nahi ditugu Debarroko eta inguruko lagunak, talde dinamika batzuen bitartez Urdirozko oroitzapenak, anekdotak, bizipenak… jasotzeko. Aldi berean, bilkura aprobetxatuko dugu jasota dauzkagun argazki eta material batzuk erakusteko eta jendeak izan ditzakeen material eta argazki berriak jasotzeko ere.

Interesatuei aurrerago bidaliko diegu informazio zehatzagoa, baina 09:30ean elkartzea planteatzen dugu, eta 3-4 orduko topaketa izatea. 

Saioak egoki antolatu ahal izateko komeni zaigu zenbat parte-hartzaile izango garen jakitea, eta horregatik datu-base txiki bat osatu dugu izena emateko. Horretarako helbide honetan sartu behar da: http://www.udalekuak.eu/topaketa.

Egun horretan topaketara etortzerik izan ez baina aurrera begira informazioa jasotzen jarraitu nahi dutenei ere formularioa betetzeko eskatzen diegu.

Animo, bada, urdiroztarrok, eta uztailaren 7ra arte. Zabaldu mezua.

--------------------

Olatz Olaso, Larraitz Madinabeitia, Ana Carpintero, Amaia Madinabeitia eta Estepan Plazaola

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak