"Gaurko hitzak"

Erabiltzailearen aurpegia Estepan Plazaola 2011ko aza. 11a, 01:00

Gaurko hitza izena du Ordiziako Jakintza ikastolako Batxilergoko ikasleek eta Maite Goñi euskara irakasleak sortutako blogak.

Bertan egunero-egunero hitz bat sartzen dute, definizio, sinonimo, adibide, argazki eta bestelako iruzkinekin hornituta. Hiztegia aberasteko ekimena dela esaten dute aurkezpenean. Era horretako beste hainbat ekimen bultzatu ditu Maite Goñik sarean: hizkuntza jokoak, hizkuntza lantzeko ariketak... Gaurko hitza-k 3 urte bete ditu dagoeneko eta hori ospatzeko festa egin zuten joan zen astean Donostian, euskal kulturako jende mordo batekin batera. Nik ere oraingoan nire gaurko hitzak ekarri nahi izan ditut hona:

Parte-hartzea. Parte-hartze zinegotziak, parte-hartze prozesuak, aurrekontu parte-hartzaileak... Parte-hartze eta auzolan asmoz bete zaigu ingurua. Asmo pozgarriak. Ea emankorrak diren.

Ekilinguismoa. Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendariak esan digu udaletako zinegotzi eta teknikariekin egindako bileran: "Ekilinguismoaren garaia amaitu da, hori zabaldu beharra dugu; ekilinguismoak ez ditu euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzen. Euskarari lehentasuna emateko garaia da". Orain arte entzun gabe nuen hitza. Antzeko mezua azaltzen da Eusko Jaurlaritzak orain 3-4 urte egindako Euskara XXI prozesuko txostenean ere: euskarak behar du bera nagusi izango den lurralde bat.

Pleitos. Bergaran bada baserri bat Pleittos izenez ezagutzen dena. Ez dakigu jabea abokatua zelako ala abokatuzalea zelako jarri zioten izengoiti hori. Izen ofiziala Santalde du.

Baina ez dakart Pleitos hitza horregatik. Athleticeko entrenatzaileari hartu diot: "Me gustaron mucho los pleitos de gran contenido futbolístico que se dieron en el partido". Gero eta Bielsazale gehiago da Athleticen inguruan. Niri ere gero eta gehiago gustatzen zait... prentsaurrekoetako Bielsa, Bielsa poeta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak