Askotan, ez gara konturatzen, baina gurea den hizkuntza hau egunerokotasunean erabiltzea pentsatzen duguna baino errazagoa da. Hori frogatzeko aukera ezin hobea da Euskaraldia, hamaika egunez euskaraz erosi, entzun, jolastu, dantzatu, barre egin, eta ez ahaztu: euskaraz bizi!
Nork berea egitea da gakoa, aukeratu rola, bete zeure rola, lagundu betetzen rola. Aukera ezin hobea da gurea dena defendatzeko eta geureak indarra daukala frogatzeko.
Konpartitzen dugun hori belarri zein mihiarekin esan dezagun barrenetik sentitzen dugun gogoarekin. Tantaz tanta osatzen delako itsasoa. Eta itsasoko tanta bakoitza delako ezinbestekoa.