Ekimen honen helburua bikoitza izan zen: batetik, Kaskarotenea ikastolaren egoera sozializatu eta gure herriaren babesa adieraztea; bestetik, momentu honetan bizi duen egoera zailari aurre egiteko elkartasun ekonomikoa ematea.
Ekintza ugari antolatu genituen ikastolok hainbat herritan; tartean, Aretxabaletan eta Eskoriatzan tonbola berezia. Herriko bertako eta Euskal Herriko eragileen ekarpen eskuzabalari esker izan zen posible tonbola hauek antolatzea.
Eskutitz honen helburua tonbola hori aurrera eraman ahal izateko eragileei eskerrak ematea da, jarraian aipatuko ditugunak: Aretxabaletako eta Eskoriatzako udalak, Aitor eta Erreala futbol taldea, Laboral Kutxa, Arizmendi kirol elkartea, Jakion, Eroski, Markel Irizar, Egaña eta Athletic futbol taldea, Aspe, Felix, Manolo eta Asegarce, Euskara Kontseilua, Elkar, Micros, Eskoriatzako zaharren egoitza, Zubia Pateak, Nerian loradenda, Miren estetika, Astore-Ternua, Katxiporreta, Lanki, Apaolaza farmazia, Mendibitzu ekologikoak, Erañazabal produktu ekologikoak, Copreci, Mapfre, Bertikal, Goiena, UDA, Mahala Naturala, Arteman, Hondarribia arraun elkartea, Orio arraun elkartea, Mondragon Unibertsitatea, Ausolan, JMA, Eguzkigraf, Zahor Natra, Ikasi Mobilteknika, La Caixa eta BBVAko langileak.
Mila-mila esker eragileoi zuen laguntzarengatik, eta baita krosean parte hartu zenuten haur, guraso eta herritarrei.
Zuen laguntzari esker, euskararen argiak pizturik jarraituko du Ziburuko ikastolan.
----------
Eneritz Urrutia
(Basabeazpi, Arizmendi Ikastola)
Aretxabaleta