Pizkundea? Hala bedi

Erabiltzailearen aurpegia Eñaut Muxika Olasagasti 2026ko ekainaren 22a

Ekainaren 13ko ekitaldiari buruz nire harritxoa jarri nahi dut mezua zabaltzeko: hamar urtean 300.000 euskal hiztun gehiago izatea proposatu da. Baina nola lortu? Hiru oinarri aipatu dituzte eraikitzen hasteko. 

Lehena, jauzi bat hizkuntza politiketan: gizartearen osaketa immigrazioarekin aldatuz doa eta hezkuntza eta hizkuntza kritiko bihurtu da pertsona hauek gurean barneratzeko. Euskara hizkuntza gutxitua izanik bereziki eragiten du gugan. Beharrezkoak diren baliabide eta politikak behar ditugu aurre egiteko.

Bigarrena, ofizialtasun osoa Euskal Herri guztian: azkenaldiko oldarraldi judiziala errotik eteteko euskarak benetako ofizialtasuna behar du, arkitektura juridiko eta lege berriak barne.

Azkena eta hirugarrena, euskaltzaletasun kokatu, antolatu eta indartsua: azken hau da gaur egun, batez ere, eragiten ari den multzoa. Norbanakook gure inguruko lagun, kide, langile eta ezagunen artean mezua zabaldu eta sare antolatua osatzeko ardura dugu. Norbanakoak hausnartzera deitu nahi zaituztet, testuinguru honetan non egon nahi duzuen erabakitzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak