E.U.: "Baina ospitaleko larrialdi zerbitzura joan naizenetan, Manuk artatu nauenean, gaztelaniaz egiteko eskatu dit". E.S.: "Estatuko langile orok edonon lan egiteko eskubidea du. Behar badu, denborarekin ikasiko du euskaraz".
E.U.: "Eta lanean fabrikazio arloan, zortzi pertsonarekin izan ezik, beste guztiekin gaztelaniaz egin behar dut". ES: "Hori enpresako kudeatzaileen erabakia da. Hor guk ez dugu zer esanik".
E.U.: "Bake-epaitegira joan naizenean, inprimakia gazteleraz eman didate. Euskarazko bertsioa eskatu dudanean, eskura ez duela esan dit". E.S.: "Erreklamazioa jarri dezakezu bertan ongi ez artatzeagatik".
E.U.: "Orduan esfortzua nik egin behar dut behin eta berriz euskaraz normaltasunez egiteko? Zergatik ezin dut Parisen frantsesez bezala Arrasaten euskaraz egin? Non dago ofizialtasuna? Non nire eskubideak?".
Zer egin? Elkartu eta gure eremuetan arauak jarri eta bete.