Ibilbide honetan milaka pertsona izan ditugu eragile eta bidelagun. Beraiek gabe ezinezkoa litzateke honaino iristea eta Arrasaten egin dituzten ekarpenak esanguratsuak izan dira. Hala nola euskarazko komunikabideetan (ArKo, ondoren Goiena), haurren eta gaztetxoen aisialdian (Txatxilipurdi), emakumeen eta etorkinen integrazioan eta eskubideen aurrerapausoetan (Ekin Emakumeak) edota lantokietan euskararen sustapenean (Euskalan). Badira maila apalagoan ere esanguratsuak diren ekarpenak. Hazitxo hauek guztiak erein dituzten pertsona hauentzat denentzat eskerrik bero eta oparoenak.
Amaitzeko, abenduaren 2an egingo dugun urteurreneko jaialdian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Egiteko hainbat dugun arren, zer ospatua badugulako eta etorkizunari begira lagun eta animo denak ongi etorriak izango direlako. Milesker!