Aukera galdua euskararentzat

Erabiltzailearen aurpegia Eñaut Muxika Olasagasti 2015eko uztailaren 17a

Pasa den ekainaren 13an, hurrengo lau urteetan gure Udala gidatuko duen udalbatza osatu zen.

AEDtik arduraz baloratzen dugu udalbatza horrek euskaraz jarduteko gaitasun osoa ez izatea. 

Izan ere, horrek Udaleko lan-hizkuntza baldintzatuko du ezinbestean, eta euskara bigarren mailako hizkuntza izateko arriskuan utzi, beste behin ere. 

Aukera polita galdu dugu, beraz, urrats erabakigarri bat egiteko Udala eta, oro har, herria euskalduntzeko bidean. Legegintzaldi oso bat daukagu aurrean, dagokienak arazoaz gogoeta egin eta lau urte barru beste egoera batean egon gaitezen ahalegintzeko. Jakin dezatela AED bidelagun izango dutela, horretarako prestutasuna izanez gero.

----------

Eñaut Muxika Olasagasti

(AEDko Zuzendaritza Batzordearen izenean)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak