Izenak egiten gaitu?

Erabiltzailearen aurpegia Eneida Iturbe Laskurain

10 urte nituela anaia txikia jaio zen. 

Amak izen original eta bohemio bat jarri nahi zion, baina nik, nirea arraro xamarra izanik, anaiarendako izen normala nahi nuen. Sarritan pentsatu izan dut amaren hautuarekin aurrera egin izan bagenu balitekeela anaiaren izaera ezberdina izatea. Posible ote da izenak hainbeste baldintzatzea?

Florence Knapp idazlearen Los nombres eleberria irakurtzen dihardut, eta, hain zuzen ere, dilema hori planteatzen du. Cora izeneko emakumea erregistrora bidean doa 9 urteko alabarekin eta seme jaioberriarekin. Hiru aukera dauzka: tradizioa jarraituz, umeari aitaren eta aitonaren izena jartzea; bere gustuko bat aukeratzea; edo alabak proposatutako izen basati baina goxoa gailentzea.

Liburuak familia honen hiru bizitza posible erakusten ditu, izenaren hautuak dena aldatzen baitu: aitaren erreakzioa, ondorengo gertakariak, amaren eta umearen arteko lotura... Sekulakoa iruditu zait! Guk Anderren bizitza ezagutzen dugu. Zelakoa izango ote zen, baina, Altaïrrena?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak