Arropa zikina eta superbotereak

Erabiltzailearen aurpegia Eneida Iturbe Laskurain 2025eko azaroaren 17a

Bezero bat masailak gorrituta etorri da liburu dendara, bere buruaz harro kirola egitea lortu duelako.

Aurreko batean, gimnasiora bidean buelta erdi hartu eta ganbaran bukatu zuen semearen neguko arropak antolatzen. Bere senarrari ez zaiola halakorik gertatzen gehitu du, etsipenez eta amorru puntu batekin.

Susmoa daukat egiteko dauden lanak detektatzeko gaitasuna zure generoaren arabera gehiago edo gutxiago garatzen dela, salbuespenak salbuespen. Garatu diot, ez baita berezkoa dugun zerbait. 20 urterekin gai nintzen arratsaldea sofan etzanda liburu bat leitzen edo telebistari begira egoteko. Bost axola arropa zikinaren saskia gainezka bazegoen. Orain ez naiz kapaz, burua beti lan bila, ezin erlaxatu. 

90eko hamarkada bukaerako Eneidari 2025ean ia egunero garbigailu bat jarriko duela esango banio, ez dakit zer pentsatuko lukeen. Gauza onik ez, seguru. Ea, ba, etorkizuneko ni-ak sofan lasai egoteko superboterea errekuperatzen duen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak