Ez ziren argazki perfektuak: batzuk urrunegi ateratakoak ziren; beste batzuek argazkilari traketsaren behatza ageri zuten; eta baziren lausoak zirenak ere. Baina zela gozatzen genuen!
Gure aitak, orain aitaita ere badenak, esperientzia hori bilobei eskaini izan nahi die, baina nahikoa lanekin dabil. Proiektagailuak konponketak egin ondoren ere ez dio funtzionatu. Lagun batenarekin saiatu da, baina hura ere urteek eta ahanzturak hondatuta dago. Azkenean, diapositibak digitalizatzeko makina laga diote, eta horretan dihardu. Analogikotik digitalera.
Nire alaben oroitzapenak ere digitalak izango dira. Haurtzaroa gogoratu nahi dutenean, megak eta megak izango dituzte. Nahi adina argazki eta bideo. Baina, akaso, diapositiben magia faltan izango dute.