EAJren ustez, herriko enpresek, bertako ekonomia bultzatzeaz gain, lanpostu duinak sortzen dituzte, herritarrei lana emanez eta, bidez batez, hauen ongizatea bermatuz. Eta, nola ez, herrian aberastasuna sortzen dute, bertan bertakoa. Jeltzaleen ustez, bertako enpresa txikiak eta ertainak babestea ezinbestekoa da herri baten garapenerako.
Horrez gain, Bergarako EAJk uste du bertako ekintzaileak babestu eta bultzatu beharra dagoela; izan ere, administrazio guztien laguntza ezinbestekoa dute beraien proiektuak aurrera eramateko; batez ere, orain, inoiz bizi ez dugun krisi baten erdian, ekimen enpresarial berri bati ekiten diotenean.
Bide batez, Bergarako EAJk Bergarako alkateari eta Udal Gobernuari galdetu nahi die Sorturen adierazpenen inguruan duten iritzia; ea Bergarako enpresen aldeko hautua egiten duten edo Sorturen adierazpenekin bat datozen. Herriak jakin beharra du.
Azkenik, Bergarako enpresak animatzen ditugu beren lana orain arte bezala ahalik eta hobekien egiten jarrai dezaten, eta, nola ez, ekintzaileei gure babesa eskaintzen diegu.
----------
Enaitz Agirre
Bergarako Uri Buru Batzarreko lehendakaria
Bergarako EAJ
Bergara