"Barkamena eskatuz"

Erabiltzailearen aurpegia Edurne Muxika 2012ko ots. 7a, 01:00

Gutun honen bidez BAZeko langileok barkamena eskatu nahi diogu...

... Iñaxio Rodriguezi eta haren familiari, urtarrilaren 21ean gertatutakoagatik.

Zuen tramitean giza akats bat izan genuen hilerrikoei jakinarazteko orduan (e-mailez bidali genuen abisua, baina ez genuen lortu telefonoz komunikatzea), eta horren ondorioz gertatu zen gertatu zena.

Beraz, barkamena eskatu nahi dizuegu akats horrek sortutako ondorioengatik.

Hala ere, garbi utzi nahi duguna da BAZeko langileok ardura eta erantzukizun handiz lan egiten dugula, eta batez ere berebiziko arreta jartzen diogula tramite honi.

Sei urte hauetan, hau da, zerbitzua zabaldu zenetik gaur egunera arte, hilerriko 1.536 tramite kudeatu ditugu, eta ez dugu inoiz inolako arazorik izan.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen gutunarengatik, eta aurrerantzean ere kalitatezko zerbitzua emateko konpromisoa hartzen dugu.

-----------------------------

Edurne Muxika
(BAZeko langileen izenean)
Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak