Benetan ondo jokatzen ari da justizia?

Erabiltzailearen aurpegia Esther Martin 2019ko ira. 20a, 07:32

Egun lasai bat. Anaia, epaiketagatik urduriago zebilela, egonkortuta aurkitu duzu, oheratzeko prest eta... whatsapp-a. Sententziaren albistea! Dardaraz hasten zara irakurtzen, nola erreakzionatu jakin gabe, ez dakizu jakinaren gainean egongo den, ez nola heldu zaion. Esan zidanez, hurrengo goizean jakin zuen, atarian; kide bat hurbildu zitzaion: "Pozik?". Berak: "Pozik, zer ba?". Zorionez, medikazioa aurreko egunetan igo egin zioten; ez zuen gogor hartu, Aita Mennin geratuko zela jakinez, geroari garrantzirik eman gabe... "Jainkozko dementzia!", pentsatzen dut askotan.

Abokatuari deitu nion eta esan zidan albistea azaldu zen eguneko eguerdian jaso zuela oharra: "Sinestezina da. Nire ustez, prentsak informatzen duen ofizialen bat dauka". Nori eskatu argibideak eta erantzukizuna? Dirudienez, inori ez. Legezkoa da epaiketa bateko datuak publikatzea, administrazioen lana oztopatzen ez den bitartean. Beraz, ondorioengatik lana galdu edo tratamenduan egon behar baduzu, izorra zaitez: legezkoa da pertsonen pribatutasun eskubidea horrela kaltetzea eta jende guztiak lehenago jakitea. Guk astebete igaro eta gero jaso dugu.

Sententziari dagokionez, kronikoa den eta holako ondorio larriak eduki dezakeen gaixotasun bat... zenbat denborako kontua da? Zenbat diru? Betikoa eskatzen dut, behar den moduan atendituta egon dadila; prebentiboki ingresatuta daraman denbora kenduta ere, hurrengo bost urteetan hala izango da. Eta gero? Ahal izango dute bere ongizate eta kontentzioa ziurtatu? Bere gaixotasuna ez da desagertuko, eta ez du eragina nigan bakarrik; arriskutsua da, bai bere bururako, baita besteendako ere, orain arteko jarraipen falta edukitzen badu.

Ea nola bideratzen den alde ekonomikoa; Gureak-en lanean hasi eta, soldata txiki batetik, konpentsaziorako, baita eskaintzen zaion tutoretza pisurako ere kopurua gutxituz, bere prekarietateari buelta eta ni, bion gastuekin eta ustekabekoekin, nire ardurakoak ez diren ondorioak ordaintzen! Eta dena, Zerbitzu Psikosozialak bere momentuan behar den moduan jokatu ez zuelako eta guretzat horren kaltegarria izango ez zen moduan posible izango zela jakinez...

Kasua da gaixoa eta bere familia prekarietatearekin eta esklusio sozialarekin ez zigortzea; merezitako minimo bat dena, guretzat, lan bat baino gehiago edukita ere, posibilitateen gainetik bizitzea denean bezala.

----------

Esther Martin

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak