2018/02/04 - 2018/02/22 00:00

Martxoak 8ko azokan izena ematea

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate
Urtero bezala, aurten ere Arrasateko Udalaren Berdintasun Sailak emakumeen azoka antolatu du Martxoak 8ko plangintzaren barruan. Helburua da Arrasateko emakume ekoizleak eta artisauak, eta euren lana ikustaraztea. Ekoizlea eta azokan egongo den saltzailea emakumea izan behar da. Arrasateko baserritar eta artisauek lehentasuna izango dute eta gehienez produktu bereko 2 postu egongo dira azokan. Azoka Martxoaren 10ean izango da, Seber Altube plazan, goizez ( Ordutegia: 10.00-14.00). Izen-emate epea: Otsailaren 5etik 23ra arte zabalik. Izen-ematea 943.79.41.39 telefono zenbakian edo Arrasateko Udalaren web orrian https://www.arrasate.eus/eu/tramiteak/izen-ematea Ekoizle edota saltzaileak berak deitu beharko du Emakume Txokora jakiteko postua jartzeko aukeratua izan den. EMAKUME TXOKORA DEITZEKO EPEA: Otsailaren 28tik Martxoaren 2ra .

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak