2026/04/16 19:00
Apirilaren 16an, JAMEKO Auditorioan "Llamalo X" antzerki emanaldia antolatu du Emakume Txokoak.
LLÁMALO X LGTBIQ+ gaiko antzerki-komedia bat da, genero-ikuspegia duena eta emakumeen* espektatibak, sexualitatea eta desioa jorratzen dituena.
Ainhoa Artetxek zuzendutako antzezlaneko protagonista 9 lagun lesbiana eta bisexualez osatutako talde bat da, eta dena aldatuko duen zerbait egitea erabakitzen dute: orgia bat.
Proposamena, berritzailea, feminista, LGTBIQ+, dinamikoa eta umore handikoa da, emakumeen* sexualitatea eta desioa heteronormatibitatetik kanpoko begirada batetik erakusten du.
Sarrera librea da, aforoa bete arte.
Antzezlana gaztelaniaz izango da.
Emanaldiaren ondoren protagonistekin solasaldia egiteko aukera egongo da.
Animatu eta hurbildu!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.