2025/10/23 19:00
Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak Hezur berriak (Susa, 2025) poesia liburua plazaratu du aurten. Bertan, ama izan aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.
Emakume Txokoak antolatuta, Urriaren 23an, liburuaren aurkezpen saio berezia egingo du Arrasaten, Amaia Agirre, Onintza Enbeita eta Jone Uria bertsolarien eta Ines Osinaga musikariaren laguntzarekin.
Saioan poema hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira.
Ane Labakaren liburua abiapuntu, eta egilearen hitzetan, saioak, beraz, aukera bat izan nahi du ama diren bertsolariekin batera hori dena oholtza gainera eramateko.
Saio ederra eskainiko digute, elkarrekin, poesia, bertsoak eta musika baliatuz, amatasunen bizipenak eta ertzak guztiokin partekatzeko.
Animatu!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.