Liburu aurkezpen solasaldia: "Autodefentsa feminista. Ezetz esatea ikastea baina haratago"

Azaroaren 12an, martitzenean,  Maitena Monroy, liburuaren egilea, izango dugu Emakume Txokoan Guerreras elkartearen eskutik.

Autodefentsa feministan aditua da liburuaren egilea eta hiru hamarkadetan gaiaren inguruan egindako lanaren emaitza da liburua.

 

Liburuak azaltzen du Autodefentsa feminista ahalduntze indibidualerako eta kolektiborako estrategia bat dela, talde feministetatik sortua, emakumeei indarkeria matxista identifikatzen laguntzeko, indarkeria horretatik defendatzeko, modu ikusgarri eta ikusezinetan. Prebentziorako eta bidezko defentsarako tresna teoriko praktikoa da. "Autodefentsa feminista indarkeriari aurre egiteko ez ezik, patriarkatua gure gorputz eta buruetatik desagerrarazteko ere ezarri behar dugun baliabideetako bat da”.

"Autodefentsa feministak ez du dena konpontzen, baina feminismoak ematen digun tresna-sare horren parte da, eta tresna horiek aberastu eta indartu egiten gaituzte, ez bakarrik jarduteko, baizik eta elkarrekin eraldatzeko”.

Aukera  paregabea izango dugu elkartzeko eta liburuaren egilearen eskutik gaiaren inguruan hausnarketak partekatzeko. Animatu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak