Idazle eta kazetariak dioenez, erraza da “alokairuzko sabelen” kontrako jarrera morala izatea edota guraso izatea eskubide bat ez dela esatea, baina askoz zailagoa da haurdunaldi subrogatuen errealitate globalizatuari konponbide politiko egingarria aurkitzea.
Gaiaren ertz ugari landu ditu liburuan eta horiei buruz solastuko dira ’Aingeruak eta neskameak’ saiakeraren egilea (June Fernández kazetaria) eta liburuko elkarrizketatutako bat (Borja Muñoz Arrastia sexologo eta Ehgameko aktibista).
Animatu eta hurbildu!