Emakume Txokoko otsailetik ekainera bitarteko plangintza berria

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko Emakume Txokoa 2024ko urtarrilaren 31

Otsailetik ekainera bitarteko hainbat ikastaro eta ekimen antolatu ditugu.

Jabetze eskolan hainbat gai eta lan ildo izango dira hiruhileko honetan ere:  emakumeon* autonomia eta parte hartze soziopolitikoa sustatzeko bitartekoak eskuratuko ditugu; osasunari, zaintzari, sormenari, kulturari… lotutako hainbat gai landuko ditugu gure bizitzetako eta inguruneko esparruetan eragiteko, ikuspegi feministatik; finean, hausnarketa feministetan sakondu, eta ahalduntze pertsonala eta kolektiboa landuko ditugu.

Izena emateko epea otsailaren 5ean zabalduko dugu: idatzi edo deitu Emakume Txokora

Izena emateko orria eta egitaraua eskuratu dezakezu hemen 

Ikastaroez gain, hurrengo hilabeteetan antolatu ditugun ekimenen egitaraua ere aurkituko duzue liburuxkan eta gure ohiko sareetan.

Animatu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak