Zinegoak Hedapena: LGTBIQ+ laburmetraien emanaldia

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko Emakume Txokoa 2023ko maiatzaren 3a

 

Aurtengo Zinegoak jaialdia ekainean ospatuko da Bilbon, eta bertan emango diren filmen aukeraketa bat aurrez Arrasaten ikusi ahal izango dugu. 

 

Aurtengo edizioan 7 film labur ikusi ahalko dira, jatorrizko bertsioan beti, eta azpititulazio bikoitzarekin, euskaraz eta gaztelaniaz.

Hiru film Euskal Herriko egileenak izango dira eta euskaraz eskainiko dira; gainontzekoak Espainian, Libanon, Brasilen edo eta Iranen sortutakoak dira.

Filmak ikusi ondoren solasaldia izango dugu Xabier Vallinarekin, LGTBI+ mugimenduko aktibista zinemagile arrasatearrarekin.

Maiatzaren 9an, 19:00etan Kulturaten elkartuko gara

Animatu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak