Emakumeak protagonista elkarrizketa saioa: Miren Agur Meabe Plaza

Ziklo honetako hurrengo hitzorduan, maiatzaren 12an, Miren Agur Meabe Plaza igoko da Kulturateko Areto Nagusiko oholtzara, Eider Rodriguez Martinen eskutik.

Ibilbide luze eta oparoa du protagonista izango dugun Miren Agur Meabe Plaza idazleak. 2021ean Espainiako Poesia saria jaso berri du Nola gorde errautsa kolkoan poesia liburuagatik. 2022tik Euskaltzain Osoa den idazleak, sari eta errekonozimendu ugari jaso du helduentzat, nahiz haur eta gazteentzako literatur lanengatik.  

Elkarrizketatzaile lanetan Eider Rodriguezen Martin izango dugu. Ipuin liburuez gain, literatur arlo ezberdinak ere jorratu ditu. Argitaratu duen azken lana, bere lehen eleberria, 2021ean Eraikuntzarako materiala da eta liburua aurkezten dihardu oraindik ere. 

Elkarrizketa saio hauetan, azken 10 urteetan, hainbat emakume erreferente izan ditugu protagonista eta euren lana eta ibilbidea ezagutzeaz gain, emakume horiek gertuagotik ezagutzeko aukera izan dugu. 
Sortu diren elkarrizketetan, eremu ezberdinetan, emakumeen parte hartzearen inguruko hausnarketa interesgarriak sortu dira eta hainbat erronka identifikatu dira, emakumeak arlo publikoan berdintasunean parte hartzeko.

Oraingoan, gertutik eta elkarrekin bi emakume idazle ezagutzeko aukera izango dugu, solasean, literaturaz, emakumeen parte hartzeaz… Gonbidatuta zaudete!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak