Umore feminista oholtzara!

Bakarrizketa saioa:

Kaitin Allende Zaldunbide
Bea Egizabal Ollokiegi
Belen Nevado Mendez

Martxoak 8ko Egitarauaren baitan, umore feministak hartuko du oholtza, martxoaren 11n, Kulturateko Areto Nagusian.

"Emakumeok ez daukagula umorerik eta ez dakigula umorerik egiten ikasi dugu. Baina umore hegemonikoa, egunero kontsumitzen dugun, hori ez da ausazkoa. Umore normaldua, matxista alegia, sistemak bere aldekoak dituen ikuspegi eta praktikak zabaltzeko baliatzen du"(Uxoa Andoaga).

Baina Ane Labakak "Algara mutilatuak" liburuan azaltzen duen bezala "Umorea aho biko tresna da, finean: "Boterea" eta "kontraboterea" izan baitaiteke aldi berean

Beatriz Egizabalen hitzetan," umorea eraldaketa politikorako lanabesa da".

Eta helburu horrekin  gonbidatu ditugu hiru artistak oholtza gainera.
Umorea eta aldarrikapena eskutik, behetik gora, ikuskera feministatik, elkarrekin disfrutatzeko.
Animatu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak