"ESNATU NAIZ" KABARETA

 

Esnatu Naiz ikuskizunak antzerkia, dantza eta musika nahasten ditu. 
Elur Sorkuntza Etxearen lan honek 2020ko Donostiako Poltsiko Antzerkiko Sorkuntza deialdian aipamen berezia izan zuen.
Kulturateko Areto Nagusian, maiatzaren 19an, 19:00etan izango da emanaldia eta sarrera doan da.

Kabaret honetan nortasuna, generoa eta sexu-joera ezberdinen gaiak lantzen dira. Bere protagonista Elur da, jatorri euskalduna duen baina Londresen bizi den artista da.

Bere azken 10 urteko bizipenen kontakizuna egitearekin batera, hainbat gai zehatzei buruzko hausnarketa egingo du Elurrek obra honetan: harreman sozialak, generoa, auto-estimua, lotsa eta beldurrak, sexualitatea, sormena, bizipoza… gizartean errotuta dauden hainbat ohitura eta arau zalantzan jartzeaz gain, LGBTI+ komunitatearen eskubideen aldeko apustua egiten du ikuskizunak.

FITXA ARTISTIKOA:

IDEIA, GIDOIA ETA ZUZENDARITZA: Andoni Mutiloa

AHOLKULARITZA ETA KANPO BEGIRADA: Amancay Gaztañaga

ARTISTA: Andoni Mutiloa

MUGIMENDU ZUZENDARITZA: Eneko Balerdi

EKOIZPENA: Elur Etxea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak