Panpina oholtza gainean Erika Rooibos aktorearen argilunak erakutsiko dituen lana da, baina era berean, edozein pertsonak izan dezakeen onarpen beharraren ertzak modu intimo bezain probokatzailean agerian jarriko dituena. Agertokia. Argiak
Panpina antzezlana hiru sortzaile hauen arteko sormen prozesuan sortu da:
Erika Olaizola
Zuzendaritza eta aktore lana
Oier Guillan
Kanpo begirada eta idazketa orokorra
Leire Arenas
Kartela, eskuorria eta planteamendu espaziala
Antzezlan honetan gai sakonak topatuko ditu ikusleak, umorea eta performance kutsuko aktore lan fisikoaz lagunduta: noiz bilakatzen da norbera panpin eguneroko bizitzan? Zer pasatzen da panpin baten burutik?
Noiz behar dugu begiratu gaitzaten, eta zergatik? Emakume oro da panpina?