Emakume Baserritar eta Artisauen azoka, martxoaren 7an

Urtero bezala, aurten ere Arrasateko Udalaren Berdintasun Sailak emakumeen azoka antolatu du Martxoak 8ko plangintzaren barruan. 

Azokaren helburua da emakume baserritar eta artisauen, lana ikusaraztea. Ekoizlea eta azokan egongo den saltzailea emakumea izan behar da. Arrasateko baserritar eta artisauek lehentasuna izango dute eta gehienez produktu bereko 2 postu egongo dira azokan. Parte hartzeko produktuen eta berauek sortzeko ekoizleek egiten duten lan prozesuaren kalitatea baloratuko dira.

Azoka Martxoaren 7an izango da, Seber Altube plazan, goizez ( Ordutegia: 10.00-14.00).

Izen-emate epea: Otsailaren 5etik 19ra arte zabalik.

Izen-ematea 943.79.41.39 telefono zenbakian edo Arrasateko Udalaren web orrian.

Ekoizle edota saltzaileak berak deitu beharko du Emakume Txokora jakiteko  postua jartzeko aukeratua izan den. EMAKUME TXOKORA DEITZEKO EPEA: Otsailaren 26tik 29ra .

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak