HITZALDIA: EMAKUMEAK KONTUTAN HARTUKO DITUEN EKONOMIA ETA PENTSIO SISTEMA BATERAKO PROPOSAMEN FEMINISTAK

Maria Pazos Moranek, "Contra el patriarcado. Economia feminista para una sociedad justa y sostenible" liburuaren egileak, proposamen zehatzak egingo dizkigu programa ekonomiko feminista bat aurrera emateko. Hitzaldia urriaren 17an izango da Kulturateko Areto Nagusian.

Hitzaldi hau Gipuzkoako Jabetze Eskolen sarearen baitan antolatu dugu: Hernani, Azpeitia, Arrasate eta Eibarren izango dugu Maria Pazos, urrian eta publikatu berri duen "Contra el patriarcado. Economia feminista para una sociedad justa y sostenible" liburua aurkeztuko du hitzaldi horietan. 
Liburu honetan proposamen zehatzak egiten ditu programa ekonomiko feminista bat aurrera emateko eta sexuaren araberako lan banaketa sustatzen duten politika publikoak aldatzeko.
Pentsioak, prestazioak, zaintza lanak, lan merkatua.. ikuspegi horretatik aztertuko ditu eta emakumeak kontutan hartuko dituen ekonomia eta pentsio sistema baterako proposamen feministak egingo ditu hitzaldian.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak