MARTXOAK 8-ko XVII. Kartel Lehiaketa (2014)
2014. urteko 'Martxoak 8'ko leloa: Feminismotik eragiten! izango da.
Hona hemen kartel lehiaketaren arauak:
1.- Lehiaketa honetan edozein pertsonak hartu dezake parte.
2.- Aurkeztu beharreko kartelen neurriak 50x70 zentimetrokoak izango dira. Luma-kartoi
euskarrian edo antzeko soporte batean. Horrez gain euskarri digitalean ere aurkeztu beharko dira lanak.
3.- Teknika librea izango da.
4.- Kartelek derrigorrean testu hau izan beharko dute : Feminismotik eragiten!
Lemaz gaiz, kartelak” MARTXOAK 8” testua ere izan beharko du.
5.- Irabazleak 450 euroko saria jasoko du (sariak %21ko PFEZ-ren atxikipena izango du).
6.- Egoki iritziz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin dezake Udalak.
7.- Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira
kartelak. Horrekin batera, kartazal itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko
dira.
8.- Kartelak 2014ko otsailaren 21ra bitarte, 14:00ak baino lehen, eraman (edo bidali) behar
dira Arrasateko BAZera (Arano-Gartzia maisu maistrak 8/ Arrasate 20.500).
9.- Saritu gabe gertatzen diren lanak erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta hogeita
hamar eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren, egileek lanak jaso ez
badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko du Udalak eta horietaz libreki baliatu
ahal izango du, eta ez da onartuko erreklamatu edo kalte-ordaintzeko eskubiderik.
10.- Saritutako lana Udalaren esku geldituko da eta kaleratzeko eskubidea izango du.
11.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
12.- Lehiaketa honetan parte hartuz gero, esan gura du arau hauek onartzen direla.
Arrasateko Udaleko Emakume saila
Tel: 943 25 20 00
943 79 41 39
emakumetxokoa@arrasate-mondragon.net
www.emakumetxokoa.com