1987. urtean JAKIN aldizkariak 'Emakumea eta literatura' monografikoa argitaratu zuen. Ale hori aurrekaria izan zen euskal literaturan, hainbat ikuspegitatik genero ikasketetara hurbildu baitziren egileak. Horregatik, ale horretan artikuluak eta iritziak argitaratu zituzten zenbait idazle eta ikerlari –tartean ziren urtarrilaren 31n Arrasaten egongo direnak– biltzea interesgarri iruditu zaigu: batetik, JAKIN 45 alearen esperientziaz eta ekarpenez jarduteko eta bestetik, gaur egungo egoeraren inguruko iritzia ere jasotzeko. Zer aldatu da azken 30 urteotan?