Etengabeko hotza

Erabiltzailearen aurpegia Elias Zumalde 2021ko aza. 12a, 00:00

Udarak utzi dio lekua udazkenari eta aurki izango dugu ate joka negua. Berotik epelera eta epeletik hotzerako bidaia.

Azken egun hauetan "a ze hotza egitten dauen!" moduko esaldiak han eta hemen entzun ditugu. Konbertsaziorako gaia da hotzarena. Baina gutako askok badakigu zer den hotza? Zapatu honetarako Zaporeak-ek egindako deialdiak ekarri nau hausnarketa honetara. Lesbosko errefuxiatuen sabelak berotzen saiatzen den lagun talde honek, oraingo honetan, oinetakoak eskatu ditu: zapatak eta zapatillak –arropa bilketa ere egin izan du–. Bigarren eskuko oinetakoak egoera latzetatik, jasangaitzetatik, ihesi Europara, baita gurera ere, etorri nahi duten errefuxiatuentzat. Horren aurrean, pasatu ez daitezen itxidurak eta hormak eraikitzen dihardugu europarrok.  Ez dugu gure beroa partekatu nahi. Eskaeran egin duten ñabardurak ere badu berea: takoidun zapatarik ez, han bizi duten egoera ez da hirietan paseatzekoa eta.

Saia gaitezen hotza benetan ezagutzen (pairatzen) dutenen egoera arintzen, jakinda neguko oinetakoak behar-beharrezko dituztela, baina benetan behar dutena dela gure beroa eta geroa eurekin partekatzea, urte osoa ez dadin negu gorria izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak