Gure bazterrak

Erabiltzailearen aurpegia Elias Zumalde 2021ko mai. 30a, 00:00

Gure bazterrak Joxean Artzek idatzi eta Mikel Laboak kantatutako abestiak ekarri nau gaur gogoeta honetara. Maite ditut maite gure bazterrak, baita ezkutatzen dizkidatenean ere. Gurea den hori ezkutatzeko modu ugari dago.

Industrializazioak baserri eta landa eremuak husten joatea ekarri zuen eta horrekin batera gure bazterrak pinuz bete ziren. Pinuek gure ez hain aspaldiko arbasoen bizimodua, kultura, hizkuntza ezkutatu digute.

Orain, gaitzak jotako pinu horiek botatzen ari direnean, basoetan sortu diren soilgune horietan begi-bistan geratu dira garai bateko zoroak eta zelaiak, gaztainadien aztarnak eta abereak zaintzeko erabilitako txabolak. Eta orain, ikusi ditzakek gure aurrekoak naturarekin bat eginda, gure bazterrak zaintzen.

Horixe du poema batek, kanta batek: ezkutuko gauzak ikusi ahal izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak