Aurtengo Euskaraldia arraro samarra izan da. Saiatu gara euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiten elkartzeko aukera gutxiago, gutxiagorekin eta gutxiagotan izan dugunean. Baina, gaur ez da ezer amaitu. Gaur ere, bihar bezalaxe, egun aproposa da euskara gehiagorekin, gehiagotan, gehiago erabiltzeko.