Euskaraz gehiago, gehiagorekin, gehiagotan. Horixe aurtengorako Euskaraldiak zehaztutako helburua. Iradokitzailea, erronka argia eta euskaraz bizi nahi dugunontzat behar-beharrezkoa. Izango gara ARIGUNE?
Azken aldi honetan askotan entzun dugu bertakoa balioan jarri behar dugula. Bertako produktuak, bertako komertzioak, gertukoak, 0 kilometrokoak… Ados. Euskara ere bertakoa da, ez dago euskara baina bertakoagorik. Euskara hemengoa da eta hemengoa bakarrik. Guk erabiltzen ez badugu, nork erabiliko du?
Nork bere burua animatzea behar-beharrezkoa da, are gehiago egoera zailetan. Covid 19ak sortutako egoerak, batzuen ustez, indartu egingo omen gaitu. Gizarte berdinagoa eraikitzeko baliatuko omen dugu izurrite hau. Non daude horren zantzuak?
Izan bidea, ibiltarien sarea Sare herritarrak abian jarri duen dinamika. Euskal presoen etxerako bidea egitea du helburu. Elkarbizitzarako bidea egin nahi da. Noiz arte presoen eskubideen urraketak? Noiz arte itxaron behar du konponbideak?