Amorrua, itxaropena eta esker ona

Erabiltzailearen aurpegia Elias Zumalde 2018ko eka. 10a, 00:00

Aitortu behar dut zutabe honen aurrean jarri izan naizen askotan zer gairi heldu asmatu ezinda ibili naizela. Gaurkoan ez, gaurkoan guztiz kontrakoa gertatu zait, idatzi nahi ditudan guztiak idazteko tarte laburregia dut. Gaurkoan, nire sentimenduen ganbara bete-bete eginda dago, era askotako sentimenduak. Ea labur-labur horietako batzuk azaltzeko gai naizen!

Haserre nago, minduta, amorratuta. Altsasuko gazteekin egiten ari direnak ez du izenik. Gehiegikeria, astakeria… Non dago justizia? Non demokrazia?

Itxaropentsu ere banago. Nekatuta, baina ilusionatuta. Domekan, Gure Esku Dagok antolatuta Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katea. Elkartu eta zer garen aldarrikatuta, zer izan nahi dugun eskatzeko aukera paregabea.

Azkenik, pozik ere banago, eskertuta. Ez dut tarte hau amaitu nahi Jerardo Elortzari eskerrak eman gabe. Sekulakoa da Jerardok Oñatiko eta Euskal Herriko kulturari, historiari, euskarari… egin dion ekarpena. Egin diona, egiten diona eta egingo diona. Aupa zu, Jerardo! Bejondeizula!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak