Trena berriz ere martxan

Erabiltzailearen aurpegia Elias Zumalde 2016ko mar. 18a, 08:53

1967ko abenduaren 31n ikusi zuten azkeneko aldiz trena martxan oñatiarrek.

Trenak, gaur ere, gelditu zen lekuan jarraitzen du, geltoki zaharrean, geltokiko zaindariak irteteko baimena noiz eman  zain balego bezala. Urte asko eman ditu geldi, lanik gabe. Gehiegitxo, beharbada. 

Baina iritsi da trena martxan jartzeko unea, gaurkoan tren berri bat aurkeztu nahi dizuet. Poliki eta berandu datorren trena, baina ilusioz beteta eta helmugara iristeko asmo sendoz datorrena. Ez da abiadura handiko trena, aurrera egiteko ez du trenbiderik behar, ezta inongo obrarik ere.

Elkartasunaren trenbidetik egingo du aurrera. Nahi beste bagoi ditu, kolore, tamaina eta erosotasun maila guztietakoak.  Geltokiak ere nahi beste. Nahi duzun lekuan eta nahi duzunarekin igo zaitezke bertara. Hori bai, helmuga bakarra da: giza eskubideak errespetatzea.

Presoen eta haien ingurukoen eskubideen defentsa egiteko jarri du martxan tren hau Sarek. Ideologia guztien gainetik giza eskubideen alde gaudenok  lekua gordeta dugu bertan. Bidaiak merezi du. Aukeratu zure bagoia, gonbidatu zure ingurukoak eta hartu trena!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak