Auzolana

Erabiltzailearen aurpegia Elias Zumalde 2015ko aza. 8a, 00:00

Beti harritu izan nau helburuarekin bat etorri eta egin beharreko bidean ados jartzeko, sarritan, izaten ditugun zailtasunak.

Zer dela eta kostatzen zaigu hainbeste bidea elkarrekin egin, bidelagun izan eta auzolanean aritzea? Gure historiari begiratu txiki bat emanda,  garbi ikusten da euskaldunok irauten, eusten, sekulako ahalegina egin behar izan dugula. Bata izan ez denean, bestea izan da eta, askotan, bi bider egin behar izan dugu ibilbide bera. Esaterako, martxan genituen egunkariak itxi zizkiguten eta sekulako lana egin behar izan zen lehenera bueltatzeko, edota, ilegalizazioa dela eta aukera politiko guztiak edukitzeko gogor borrokatu behar izan dugu. Gure historia horrelako adibidez beteta dago.

Honi guztiari gauzak bikoizteko –AEK-HABE, Bai Euskarari ziurtagiria-Bikain ziurtagiri, atez atekoa-5. edukiontzia, Behatokia-Elebide… – daukagun trebezia gehitzen badiogu, ulergarri egiten da nekea, asperdura. Indar asko xahutu dugu urrats txikiak egiteko. 

Zenbaitetan etsipenak gainak hartu dizkigu, ilusioa eta itxaropena alde batera utziz. 

Kontuak kontu, aurrera begiratzeko moduan gaudelakoan nago, auzolanean arituta, gai gara egoera honi buelta eman eta elkarrekin konpartitzen ditugun helburuak lortzeko. Bakoitzak beretik, ahal duen horretatik, bultza eginda, aurrera joango gara. 

Gure eskuekin oihalak ehuntzen, sarea osatzen… hasi gara. Auzolana da bidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak