'Euskahaldun'

Erabiltzailearen aurpegia Elias Zumalde 2015ko ots. 24a, 09:19

Badator Korrika, bi urtean behineko hitzorduari kalerik egin gabe. Aurten ere, martxoaren 23an, goizean goiz, Oñatin izango da euskararen aldeko 19. lasterketa. Zalantzarik gabe sinbolismoz eta indarrez betetako ekimena. [Segi irakurtzen...]

Korrika sortu zenetik gaur arte, makina bat oñatiarrek parte hartu dute bertan eta, aurtengoan ere, beteko ditugu kaleak eta errepideak, ez da faltako, ez, euskararen aldeko antxintxikalaririk. Emango diogu euskarari bultzada, hartuko du arnasa. Baina, egun batekoa gutxitxo da, euskarak egunero behar baitu arnasa, ezin da bizi bihar edo etzi ito egingo den kezkaz. 

Aurtengo leloa Euskahaldun da. Ezin aproposagoa. Euskaldunok ahaldun-du gaitezen. Sinistu dezagun euskara erabiltzen dugunetan baino gehiagotan erabili ahal dugula. Geuk, erabili ahal dugunok, jartzen dizkiogula mugak. Inork ezer eskatu gabe, sarritan, geu pasatzen garela erdarara, geureari eutsi beharrean bestearenera pasatzen garela. Erabil dezagun euskara han eta hemen, harekin eta honekin, orain eta gero… Gaindi ditzagun zalantzak, aurreiritziak eta bestelako trabak. Erabil dezagun euskara nahi dugulako, geurea delako eta, nola ez, ahal dugulako. Euskahaldun izan gaitezen.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak