Komunikaziñuak inkomunikaziñua dakarrenian

Erabiltzailearen aurpegia Elias Zumalde 2014ko urr. 8a, 00:00

Azken urte honeittan sekulako aldaketak emun dira teknologixa berrixetan.

Ez dau oso atzera jo biharrik telefono bakarrik ez euen garaixekin topo egitteko. Bape ez egotetik auzo bakoitzian bat egotera pasau giñan eta hortik, etxe bakoitzian bat eukittera. Gaur, berriz, buruko bat dakogu eta gaiñera, Internet dala eta mundu osoko berrixak eskura dittugu. Akabo dira dizkusiñuak, edozein zalantzaren aurrian atara poltsikatik tramakuluoi eta zalantza guztixak argittuta. Akabo tabernaz taberna lagunen billa ibiltten ginen garaixak.

Baiña, tamaiñu horretako aurrerapenak zoriontsuago egin gau? Ez dakit ba, kale bazterretan gazte kuadrillak, eta ez hain gaztiak, alkarri berbarik egin barik telefono mugikorretan jo eta sua ikusten dittutenian, edota itxoitten gauzen tarte horreittan (medikuarenian, banketxian, geltokixan...) bakoitza bere aparatutxuari begira, zerbait inportantia galtzen gabitzela pentsaitten xat, aurrez aurreko harremanak.

Teknologixa berrixak gauza on asko emuten doskue, baiña kendu be kentzen doskue. Gauza danakin gertaketan dan moduan, hemen be neurrixan egongo da gakua. Albokuak ezezagun bihurtu baiña lehenego, saiatu gaittezen telefono mugikorrei be neurrixa hartzen. Gaurkua egun aproposa izan leike segapotiok etxian itxi eta kaleko giruaz lagun artian disfrutaitteko. Ondo bukatu jaixak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak