Ibilbide horretan zehar, zenbat negar malko, zenbat irribarre, zenbat berbaldi, zenbat laztan, zenbat ukitu eder, zenbat besarkada, hitz goxo... aitari... guri... zenbat sentimendu, oroitzapen...
Baina ibilbide horretan zerbaitek, norbaitek, bete bagaitu, bidean aurkitu ditugun pertsonak izan dira.
Ederra benetan; beste gaixoek, haien familiek –gora bihotzak!–, gure lagunek, familiakoek eta, nola ez... egunero-egunero-egunero pertsona hauek zaindu eta familiari bidea errazago egiten laguntzen diguten langileei... ikaragarria zuen lana.
Ezin utzi aipatu gabe bereziki Aita Menni edota Zestoako San Juan egoitzako langileak... Eskerrik asko, benetan.
Beti bihotzean eramango zaituztegu.
Ondo izan...
----------
Esti eta Izar Loiti
Arrasate