Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
ELKARTASUN AZOKAn izandako irabaziak, errefuxiatuekin lan egiten duen proiektu batean, ELKAR HEZI ikas komunitateko taldetxo batek zuzenean parte hartzeko erabiliko dira.
Ikasle, guraso, aitton-amona eta langileok egindako gozogintza salmenta postuan zein txoznan 1500 € lortu dira. Gainera, GURASOEN ELKARTEAK beste 500€ko ekarpena egin du. Guztira 2000 €.
Hurrengo hilabeteetan, aipatutako taldetxoak aurrera eramango duen boluntariotza esperientzia definitu eta komunikatuko da.
Eskerrik asko modu batera edo bestera honetan parte hartu duzuen guztioi.