ELKAR HEZIKO 3 TALDE STARTinnovako finalean.
Gipuzkoa mailan , 16-17 urteko kategorian, 88 taldek hartu dute parte aurtengo STARTinnovako lehiaketan. Guztira 28 ikastetxe izan dira. ELKAR HEZI ikastetxetik 4 taldek hartu dute parte, CULTIVATE, MONGIXAK, MINIONS, eta IZENBARIKOAK.
Ebaluatzaileen batzordearen puntuazioen arabera Izenbarikoak lehenengoak, Mongixak bigarrenak, MInions hirugarrenak eta Cultivate zortzigarrenak gelditu dira. Lehen bost taldeak enpresa, unibertsitate munduko eta jarrera ekintzaileak sustatzen duten adituen aurrean proiektuan defendatu beharko dute otsailearen 25en. Egun horretan lehenengo gelditzen diren hirurak sari bat jasoko dute.