Urtarrilaren 3an etorri zen, aita bisitatzera eta 17an biak batera itzuli ziren Suediara, neskaren jaioterrira. Aste honetan zehar, Kira, 2.DBHko ikasleekin batera hainbat ikasgai lantzen aritu da, matematika, ingelera, fisika eta kimika, gaztelera...Oñati hobeto ezagutzeko aukera ere izan du bere ikaskideen gidaritzapean egindako ibilalditxoan.