Batxilergoko 1 mailako ikasle talde bat arduratuko da jolasen, abestien eta ipuinen bidez egoera hau txikienei azaltzen. Aurrez prestaturiko saioak zuzenduko dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzan,
DBH eta Batxilergokoko ikasleek, gaiarekin lotutako bideoak eta erreportajjeak ikusi, komikiak irakurri...egingo dituzte, hauek guztiak hausnarketara bide emango duten saioen barruan. Honekin lotuta, eta ikasleek eragile rola harturik, azokan egongo den erakusketarako materialak sortu edota euskaratuko dituzte. Abenduaren 17an zineklubean proeiktatuko den WALLS filmaren aurkezpena ere, DBHko 4. mailako ikasleek prestatuko dute. Emanaldian bertan zuzendariak egongo dira, proeikzioaren ondoren galderantzunentzat tartea izango da.
Hauetaz gain, Txiapasetik etorritako emakumeen testigantza saioa jasoko dute 3. DBH ikasleek. BUBULUM GKEaren hitzaldia berriz 2.DBHkoek.