ELKARBUS, ESKOLARA OINEZ JOATEKO ESPERIENTZIA PILO

Erabiltzailearen aurpegia Elkarhezi Ikastetxea 2015ko eka. 21a, 23:51
ELKARBUS, ESKOLARA OINEZ JOATEKO ESPERIENTZIA PILOTUA EKAINAREN 16tik 18ra bitartean Jakingo duzuenez, Elkar Hezi eskolan gure umeen eguneroko mugikortasunaren hainbat aspektu lantzen ari gara. Hainbat batzar egin ondoren, mugikortasunari lotutako saiakuntza pilotu bat egitea pentsatu da, eskolarako joan-etorriak oinez, modu autonomo, jasangarri eta seguruan egiteko. Esperientzia pilotu hau egiteko, ElkarBus izena jarri diogun oinezkoen autobusa antolatu da. Oinez doan autobus bat izan da ElkarBusa, eta ikasleek oinez, taldean eta ibilbide seguruetatik egin dituzte joan-etorriak. Guztira bi ibilbide antolatu dira, bakoitza bere geraleku eta ordutegiekin. Talde bakoitza helduek gidatua izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak