ELKAR HEZI eguna, esker oneko hitzak.
Eztakit zuzendaritzari edo nori dagogixon eskerrak emutia, baiña guk behintzat horren biharra sentitten dogu bihotz-bihotzetik:
Ezta makala izan egun osoko egitarau partehartzaille eta dinamikua prestaitteko urtian zihar guraso-, irakasle-, bestelako lankide- eta ikasle-talde zabalak egin dozuein lan izugarrixa, kreatibua, askotarikua, bizixa…, senper egindda ibilli zarai. Mila esker benetan zuen konpromisu eta inplikaziñuagatik!
Ez gutxiago umoretsu eta animoso jaixaldixan parte hartu dozuein guztioiri, haur, gazte eta helduoiri, ederra deiadarrari emundako erantzuna, goizetik gabera arte 600 pertsona han-hemenka elkarregaz gozatuaz!
Eskerrak sustatzaile eta hornitzaile guztioiri baitta, zuen laguntza eta babes ekonomiko barik ezinezkua izango zalako ospakizun eder hau egittia!
Elkar-lana, -ulertu, -berba, -jolas, -salto, -asma, -barre, -dantza, -kantu, jan-edan, -hunkittu, baitta emoziozko malkuak elkar atera be beste belaunaldi batek Batxillergua akabo eta hegan zela egingo dauen sentittuaz ... Elkar Heziz azken batian, sekula baino Hezixago!
Bejondeizuela danoiri eta hurrengo ikasturtian Elkarrago eta Hazixago! Gu be bagoiaz!
Guraso, ikasle, irakasle
denon esku ta ahotsak
Elkar Hezi ikastetxeagatik
gaindituz gure akatsak
guztiz ahaztuta aspaldi zeuden
gure jatorrizko lotsak
Zuen ekinak gauzatzen ditu
ezinak ziren ametsak!
Doinua: blowing in the wind