ELKAR HEZI ere Gaizka Garitano da

Erabiltzailearen aurpegia Elkarhezi Ikastetxea 2015ko api. 28a, 13:02
Elkar Heziko Hezkuntza Komunitatearen izenean, Juankar Olaetaren gutuna Fran Garagarzari (Eibar taldeko kirol zuzendaria)

 

                                                                                            Fran Garagarza
                                                                                  Eibarko Kirol Zuzendaria

 


Elkar Hezi ikastetxeko Hezkuntza Komunitatea
Arantzazuko Ama, 18; Santa Marina plaza, 2
20560 Oñati


Oñatin, 2015eko apirilaren 28an


Jaun agurgarria:


Ilbeltza zen Oñatiko Santa Ana Antzokira kirolaren inguruko mahaingurura hurbildu zineneko
eguna. Egun hartan “ Euskeria ixuketan” ekitaldian esku hartu zenuen bestelako kirolariekin
batera, besteak beste: Eli Pinedo, Ane Pescador eta Aritz Ejea‐rekin. Guztiok hitz aspertu
hartan oso gozatu genuen zuon jakintza eta ikasiaz, eta baita gure ikastetxeko, Elkar Hezi
Ikastetxeko, ikasle, irakasle zein gurasook.


Joan den igandean, Almeriaren osteko partidan izandako prentsaurrekoan, zuon entrenatzaile
den Gaizka Garitanori gertaturikoa ikusi genuen telebistaz, eta hori dela eta, hitz batzuk
zuzendu nahi izan dizkizuegu, batetik, geure abaroa eta babesa zuoi adierazteko, zuon jardun
euskaltzalean bakarrik ez zaudetela aditzera emateko, eta bestetik, halako gertaera makurrak
asko badira ere, urraturiko bidean urrats polit bat eman duzuela jakinarazteko, hain zuzen hitz
hutsetan ez baita geratu zuok esandakoa, konsekuentea izaten erakutsi duzuelako, guztiz
txalogarri eta goragarri den ekintza.


Uste dugu ekintzen goldea sartuz euskararen lurra bera irauliko duen ekintza handi eta
aipagarria egin duzuela, eta hori apaltasunetik modu tinkoan eta kontsekuentean lan egiten
duen benetako euskal futbol‐talde batek bezala. Gure hizkuntzak txikia badirudi ere, gutxitu
ere deitarazten diote/diogu, ez dakigu hori sinestarazi diguten edo oso barneratua dugun,
baina jakizue, euskara ekintza handiz zabaldu eta errotu guran dabilen izen handiko gure izana
bada, zuok igandean egindako ekintza horri esker zabalduko dela.


Eskerrik asko horren garden eta garbi jokatzeagatik. Eskerrik asko ikastetxearen izenean, Santa
Ana antzokian errealitatean ere gauzatzeagatik, hitzak ez dira hutsean geratzen, honek
ekarriko du sokarik, eta jakizue soka berean zuokin tinko eusten eta adoretzen ikastetxe hau
egongo dela.

Segi “ixuketan”, pizten gure hizkuntza bikain hau.

Jaso Elkar Hezi ikastetxearen besarkada beroa.

 

Juankar Olaeta, zuzendaria,
Elkar Heziko Hezkuntza Komunitatearen izenean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak